Irteera Urdaibaira




Urtarrilaren 21ean  Batxilergoko Biologiako ikasleok eta irakaslea  Urdaibain izan ginen . Aurrena, Busturialdeako paduran zehar bisita gidatua egin genuen eta ondoren, Madariaga Dorretxean dagoen Biodibertsitatearen zentroa bisitatu genuen. Nahiz eta eguraldi kaxkarra egin zigun, interesgarria izan zen.


Urdaibai EAEn dugun hezegune garrantzitsuena da, Unescok Biosferako erreserba izendatu zuen 1984an, zalantzarik gabe Europako hezegunerik garrantzitsuenetako baten aurrean gaudelako. Horrela, Gernikako itsasadarraren inguruan zabaltzen diren 22.000 hektareatan zehar dagoen habitat eta ekologia aberastasuna oso leku gutxitan ikusi ahal izango dugu.
Irteera hori otsailaren 2an ospatuko den hezeguneen mundu mailako egunaren inguruan antolatu diren jardueratako bat izan da.

Comentarios