top@DIPC Zientziarekin Solasean



Abenduaren 18an Donostia International Physics Center-ek (DIPC-k) bultzatuta, top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren IV edizioa ospatu zen. Lehen aldiz topaketa Bilbon izan zen eta 62 ikastetxeetako 300 ikasle eta irakasle inguru bildu zituen. Haietako bat gurea izan zen eta Biologia ematen duten lau ikasle eta irakasle bat joan ginen.
Aurten, Tim Hunt (biokimiko britainiarra eta 2001 urtean Fisiologia edo Medikuntza Nobel sariduna) , Aaron Ciechanover (biologo israeldarra eta 2004 urtean Kimika Nobel sariduna) eta Ginés Morata (biologo espainiarra eta Asturiaseko Printze ikerkuntza sariduna) irakasleak izan ziren protagonistak. Beraien jakituria, ezagutza eta baita humorea ere eskaini ziguten.

 
Ikastetxe bakoitzak 3 galdera bidali genituen eta zozketaz ateratakoak haiek erantzun zuten. Gureak ez ziren aukeratutakoak suertatu, baina besteei emandako erantzunekin ikasi eta gozatu genuen, maila horretako zientifikoak entzutea beti oso interesgarria delako.
Hemen duzue Tim Hunt-ekin ateratako argazkia.

Comentarios