Urriaren 2an eta 4an DBH 4. mailako ikasleok modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.
Asteazkenean, urriak 2, batzuk ibaira jaitsi ginen eta, lurpeko uren sorgunea ikusita, Gezaltza kobazulora joan eta lurpeko urek kareharrian eragindako galeriak, aretoak, estalaktitak, estalagmitak etab. ikusteko aukera izan genuen.
Ostiralean, urriak 4, eguraldi euritsua zela eta, ezin izan genuen Gezaltza kobazulora sartu, eta Harrikrutz kobazuloa bisitatu genuen; han, barnetik doan ibaia ikusi genuen.
Dudarik gabe, irteera hau gure inguruko kareharrizko mendien barne egiturak hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da.
Comentarios
Publicar un comentario