DBH3-koak Iparraldean


 
Urriaren 17an DBH3ko talde guztiak Iparraldean izan ziren eguna igarotzen. Eguraldi ederra lagun izanik, goizeko 10:30etarako Bernard Etxepareren, lehen euskal liburu inprimatuaren egilearen, herrian izan ziren, bertako eliza bisitatuz. Ondoren, Donibane Garaziko ertaroko alde zaharra bisitatuz, bazkaria egin zuten. Itzulera Ibañetako Errolanen harria eta Orreagako monastegia ezagutuz, burutu zuten. Autobus orduak luzeegiak izan baziren ere, merezi izan zuen haraino joatea, ikasleak oso ondo portatu baitziren, egun paregabea igaroz.

Comentarios