Elkartrukea beste egunkari batean

Urtero bezala Holandako Groningeneko Zernike ikastetxearekin elkartrukea antolatu dute Beasaingo Institutuan. Aurten 46 ikasle etorri dira Holandatik. Hemen egon diren bitartean, ikasleek zerbait ikasi behar zuten Euskal Herriko ohiturei eta berezitasunei buruz. Elkartruke hau, Zerniken 4. maila egiten duten ikasleen ikasketetako parte bat da: beste herrietara joan, bertako gauzak zuzenean bizi behar dituzte eta gero bere lagun berriekin lantxo batzuk prestatu behar dituzte aukeratutako gai baten inguruan. Beasaingo Ikasleak Holandara maiatzean joango dira.
Institutuko ikasleak elkartrukean

Comentarios