Elkartrukea



Urriaren 13an, igandean, espero genuen orduan, gurekin elkartrukean arituko diren ikasle holandesak iritsi ziren.


 Nerbioak nabaritzen ziren eta urte bat gehiago jendetza bildu da Beasaingo tren geltoki aurrean. Komunikazio berriak lagungarriak izan dira eta denek erraztasunez identifikatu dituzte euren lagunak.


 Eguna familiekin eman zuten eta hurrengo egunean institututik agertu ziren harrera ofiziala emateko eta lehenengo bisitekin hasteko.



Ikasle holandesak institutura etorri ziren goizean euren lagunekin. Behin institutuan elkartu ziren taldeka komentatzeko nolakoa izan zen lehenengo eguneko esperientzia. Ondoren zuzendariak harrera egin zien.

 

 









Goizean zehar gure bisitariek ekintza desberdinak egin zituzten, horien artean Idiazabalgo Gazta Museoa bisitatu eta ondoren Segurako hiribildua non ibilbide bat egin zuten eraikuntza nagusiak ikusten elizan bukatzeko.


 Eguerdian institutura itzuli ziren euren lagunekin elkartzeko eta eguneko beste partea haiekin emateko.



Elkartrukeko ikasleek asteartea Bilbon eman zuten. Goizean institutora etorri ziren euren lagunekin, ondoren autobusa hartu eta Bilbora joan ziren. Han berritu berria dagoen Erriberako merkatua eta Guggenheim museoa ikusi zituzten.







Asteazkenean ikasle holandesak aukera izan zuten mendi egun bat gozatzeko. Goizean Arantzatzura abiatu ziren autobusez handik, ondoren, Urbiara igotzeko. Egun hau berezia izaten da ikasle hauentzat mendiak gehienontzat gauza nahiko berria izaten direlako. Eguna normaltasunez pasatu zen eta bakarrik lesio txikiren bat egon zen




Elkartrukeko partaideak, euren bisitetako planarekin jarraituz, Ostegunean Donostian egon ziren. Eguraldi lagun izan zutenez, Urgullera igo ziren eta bertatik bista ikaragarriaz gozatu zuten. Ondoren denbora libre izan zuten erosketak egiteko. Batzuk Aquarium bisitatzera joan ziren arratsaldean.


Bueltako bidea hartu baino lehen Haizeen Orrazian gelditu ziren non argazki dibertigarriak hartu zituzten haizeari esker. Ondoren Beasainera itzuli ziren euren lagunekin azken ospakizunak egiteko azken eguneko ekintzen aurretik.




Oso azkar pasatu den ia astebete baten ondoren, ostiralean elkartrukearekin lotutako azken ekintzak izan genituen: lan apur bat egitea tokatu zitzaien Maiatzeko tailerrak prestatzeko, baina denbora izan zuten ere taldeko argazkia egiteko eta hamaiketakoa elkarrekin hartzeko. Ondoren agurrak, malkoak eta agur esateak inplikatzen duen guztia. Maiatzean ikusi arte!




Comentarios