Institutuko elkartrukea prentsan

Txindokikoak holandarrekin trukean

Txindoki_Alkartasunako_ikaUrtero bezala, Beasaingo Txindoki Alkartasuna Institutuak elkartrukea egin du Holandako Groningen herriko Zernike ikastetxearekin. Urriaren 13an iritsi ziren holandarrak Beasaina: 46 ikasle eta bost irakasle. Euskal Herriko ohituren eta berezitasunen inguruan ikasi dute holandarrek Goierrin egon diren egonaldian: Idiazabalgo Gaztaren Museoan, Segura ezagutzen, Bilboko Guggenheim museoan, Erriberako merkatuan, Urbian, Donostiako Urgull mendian eta Haizearen Orrazian eta Beasaingo pintxopotean izan dira, besteak beste. Era berean, Txindoki Alkartasunako ikasleak maiatzean joango dira Holandara, elkartrukean.  txindoki alkartasuna institutua

Comentarios