Urriaren 22, 24 eta 29an DBH1eko ikasleak Arantzazuko auzora joan ziren kareharrietan eta hareharrietan sortzen diren paisaiak aztertzera. Hasieran harri mota desberdinen sorrera aztertu zuten. Gero urak harri mota desberdinetan eragindako aldaketak behatzeko Aizkirriko kobazuloan sartu ziren eta batzuek “kobazuloko hartzen” aztarnak ere aurkitu zituzten. Gesaltzako kobazuloaren sarrera handia ere ikusi zuten. Bukatzeko bazkaldu eta denbora librea izan zuten.
Comentarios
Publicar un comentario