“HONDAKINAK KITTO” kanpaina 4. DBHn



 


EA21ko aurtengo gaia “Energia eta hiri hondakinak” izanik eta Sasietatik eskaini zaigun aukera aprobetxatuz Azaroaren 13, 14 eta 15an aipaturiko tailerra  burutu da.
Gaur egun, denok badakigu hondakinak energia kontsumo handia suposatzen dutela. Horregatik hondakinen inguruan prebentzioaz hitz egiteak, murrizketaz eta berrerabilpenaz pentsatzea ere behartzen gaitu..






 
Ondoko hauek  dira  tailerraren edukiak:

·        Sarrera
·        Hondakinen murrizketa:
1.      Saltzeko teknikak

2.      Erosterakoan, zer hartu behar da kontuan?
3.      Goaz erosketak egitera!
4.      Errepasoa guztion artean.
·        Nola berrerabili?
1.      Irudien ikusketa
2.      Erantzunak amankomunean

Ikasleak oso gustora aritu dira eta galdera interesgarriak egin dituzte.

Comentarios