EMAS bidez, Euskadi ingurumen-bikaintasunerantz

 

Ingurumen portaera etengabe hobetzeko konpromisoa aitortzen duen diploma jaso du Beasain institutuak Iñigo URKULLU lehendakariaren eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuaren eskutik. Ekitaldi hau asteazkenean burutu da Donostiako Kursaal Egoitzan. EMAS errekonozimenduak aitortzen duena ondokoa da: ingurumen kudeaketa sistema ezarria duela erakundeak, ingurumenean eragina duten aspektuen etengabeko jarraipena eta datuak publiko eginez (ikus gure web orria), gure jardunak sortzen dituen ingurumen-inpaktuak ahalik eta txikienak izan daitezen; beti ere,  hobekuntzarekin konpromisoa argia azalduz.

Comentarios