Pere PUJOLAS irakaslearen hitzaldia

Urtarrilaren 29an, asteazkena, Pere PUJOLAS irakaslearen hitzaldia izan dugu. Pujolas jauna  Kataluniako VIC UNIBERTSITATEKO irakasle da eta IK-KI (Ikasi Kooperatuz-Kooperatzen Ikasi) metodologiaren bultzatzaile nagusienetakoa. Metodologia honen ardatz nagusiak bi dira: parte hartze ekitatiboa eta ikasleen arteko elkarreragina. Ikasleek lortu beharreko konpetentzia nagusietakoa da taldean lan egitearena: taldekideen artean lanak eta proiektuak eginez, elkarri lagunduz, elkar animatuz, askoren artean gauzak hobeto egin daitezkeela ikusiz. Oraingo honetan, abenduan ere izan genuen beste saio bat, ebaluazioari buruz aritu zitzaigun. Saio honetan, institutuko irakasleez gain, gure inguruko herrietako ikastetxeetakoak ere gurekin izan ziren. 

Comentarios