Sorospen ikastaroa Beasain institutuan

Otsailaren 12an, asteazkena, SOROSPEN ikastaroa izan dute institutuko irakasle eta langile ez-irakasleek. Era berean, gure inguruko ikastetxeetako hainbat irakaslek ere parte hartu dute. Ikastaroaren emaileak Beasaingo OSAKIDETZAko bi arduradun izan dira: Xabier MUJIKA eta Justo MUJIKA. Ikastaro honetan, eguneroko bizitzan gerta daitezkeen osasun egoeren aurrean (zauriak, odol-jarioak, hozkadak, erredurak, ziztadak, alergiak, esgintzeak, lipotimiak, konbultsioak, eztarriko trabamendua…) nola jokatu behar den aipatu digute. Ikastaro oso interesgarria eta motibatzailea izan da.
 

Tailer praktikoa ere izan du ikastaroak. Otsailaren 26an,  asteazkena,  egin da eta lau gune izan ditu: bihotz-biriketako masajea, Hemlich-en maniobra (eztarriko trabamenduak), segurtasun-postura eta desfibriladorearen erabilera.



 




Sorospen ikastaro honetako parte hartzaileak 130etik gora izan dira. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu hau posible egin duten Osakidetzako arduradunei eta erizainei (Oihana JAUREGI, Isabel FARIÑAS, Olatz OLARTE eta Bakarne ZUBELDIA)

Comentarios