SOROSPEN ikastaroa


Otsailaren 12an, asteazkena, SOROSPEN ikastaroa izan dugu institutuko irakasle eta langile ez-irakasleek. Era berean, gure inguruko ikastetxeetako hainbat irakaslek ere parte hartu dute. Ikastaroaren emaileak Beasaingo OSAKIDETZAko bi arduradun izan dira: Xabier MUJIKA eta Justo MUJIKA. Ikastaro honetan, eguneroko bizitzan gerta daitezkeen osasun egoeren aurrean (zauriak, odol-jarioak, hozkadak, erredurak, ziztadak, alergiak, esgintzeak, lipotimiak, konbultsioak, eztarriko trabamendua…) nola jokatu behar den aipatu digute. Ikastaro oso interesgarria eta motibatzailea izan da. Hurrengo saio, praktikoa, otsailaren 26an,  asteazkena izango dugu: bihotz-biriketako masaia, Hemlich-en maniobra, segurtasuna postura…

Comentarios