Albisteak Kroaziatik




 

 


Gaur gure ordezkariak hasi dira lan apur bat egiten. Hasteko, institutura joan dira eta bertan hainbat ekintza egin dituzte elkar ezagutzeko. Ondoren parte hartzen ari diren eskolen aurkezpena egin dute.




Arratsaldean bizikletaz ibili dira Drava ibairaino eta ekintza hau egiten zuten bitartean aprobetxatu dute paisaiako argazkiak ateratzeko. Badirudi esperientzia dastatzen ari direla.






Ah! Badakigu ere nork irabazi duen lehiaketa txanda honetan: Polonia. Orain haiek jarriko dute hurrengo bisitarako gaia.

Comentarios