Ir al contenido principal
Martxoaren 31an 1. batxilergoko
Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako flysch-a
ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.
Bertako harrien historia ezagutu
eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi
genuen.
Bestalde, itsas behera zegoenean
izan ginenez, marea arteko zabalgune
handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta
identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, olagarroa, aktiniak, anemonak, ,
karramarroak, izkirak…
Irteera oso interesgarria izan
zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio
izan zuen.
Eguraldia ere primerakoa egin
zuenez, egun polita pasa genuen.
Comentarios
Publicar un comentario