Elkartrukea 2014

 

Urtero bezala, gure ikasleen talde batek elkartrukean parte hartuko du. Aurten 46 ikasle eta bi irakasle izango dira Herbeherateko Groningen hirira joango direnak Zernike institutuko  nazioarteko astean parte hartzeko. Ondo pasa daitezela espero dugu. 






Bidai luze baina lasai baten ondoren, Groningenera iritsi gara arratsaldeako ordubietan. Hor zeuden familia holandesak gure zain eta momento batean ikasle guztiak desagertu dira.

Egun berezia zen Holandan Liberazio eguna ospatzen bait zen. Giro aparta zegoen hirian, hainbat kontzertu eta festibalekin. Egun aproposa iristeko benetan!

Gaur gure ikasleak Nazioarteko Asteko lehen ekintzetan parte hartu dute. Ikasgela batean hainbat denbora eman ondoren lehen esperientziak konpartitzeko eta ea arazoren bat zegoen ikusteko ikasle guztiek eta elkartrukeko beste partaideek ere elkartu dira Nazioarteko Asteari hasiera ofíziala emateko.

Ondoren gure ikasleek boleibol jolastu dute eta bazkari goiztiar baten ondoren hainbat klase izan dituzte Holandako berezitasun batzuk ikasteko. Denbora izan dute era ostegunean aurkeztu behar dituzten mintegiak prestatzeko. Bihar Amsterdamera joango gara.



Gaur bisita eguna zen Herbeheretan dauden gure elkartrukeko ikasleentzat. Goiz atera gara Amsterdameko bidea hartzeko. Bidean dike handia ikusi ahal izateko gelditu gara, ingeniritzako lan bikain hau ikusi ahal izateko.
  




Goiza erdian Herbeheretako hiriburura iritsi gara Rijkmuseum bisitatzeko. Ondoren elkarrekin ibili gara elkargunea izango zen punturaino erosketa eta bisitetako ordu batzuen ondoren. Hau guztiaren ostean, adostutako orduan, elkartu gara Groningenera itzultzeko.

Gaur egun garrantzitsua zen gure elkartrukeko programan: gure ikasleek euren proiektuak aurkeztu behar zituzten euren lagun holandarrekin. Ikastetxeko egoítza guztiak nazionalitate desberdinetako jendez beteta egon dira ekintza desberdinetan parte hartuz.  Haiekin batera ikasle gazteagoko kopuru ederra ere ikasle bezala egon da. Esperientzia hau oso aberasgarria delakoan gaude eta ziur gaude gehienek ez dutela ahaztuko, emaitzak oso desberdinak izan badira ere.
 
Gaur izan dira aurtengo elkartrukeko azken ekintzak. Goizean Griethoorn-era joan gara kanaletatik txalupaz ibiltzeko. Tokia aparta da baina euriak eta haizeak goiza hondatu digute: ia txalupa guztiek laguntza behar izan dute eta honek denbora asko eraman duenez, pertsona batzuk nahiko busti dira. Zorionez dena ahaztuta zegoela zirudien diskotekara joan orduan. Hau izan da talde osoko azken ekintza eta bihar goizeko hamarrak inguru etxerako bidea hartuko dugu.


Denbora azkar pasatzen da eta bueltako garaia iritsi zen elkartrukeko partaideentzat. Goizean goiz gure ikasleak eta euren lagun holandesak elkartu ziren agurrerako. Familiako argazkia egin ondoren bidean jarri ginen eta ordu goiztiar batean Beasainera iritsi ginen. 

Hemen ikus dezakezue erreportai fotografikoa:  
 


Holanda 2014

Comentarios