AGENDA 21: ESKOLA JASANGARRIA SARIA BERRITZEA

 


Hezkuntza eta Ingurumen sailburuen eskutik gure ikastetxeak 2010an jaso zuen Eskola Jasangarriaren Saria. Ziurtagiri hori ikastetxearen funtzionamendua Eskola Agenda 21 programaren filosofiarekin bat egiten duten ikastetxeei ematen zaien errekonozimendua da.
Ikasturte honetan Ziurtagiria berritzea egokitu zaigu. Horretarako, Otsailaren 25ean, auditoria pasa genuen.
 Ekainaren 9an jakin dugu lortu dugula beste 4 urterako. Ziurtagiri honek Jasangarritasunerako Hezkuntzarekiko egindako lan on eta jarraitua saritzen du eta baita, hezkuntza komunitate guztira eta ikastetxeko eguneroko bizitzara zabaltzea ere.
Sari honek ingurumenaren alde lan egiten jarraitzea animatzen gaitu. Beraz, zorionak hezkuntza komunitate osoari.

Comentarios