Biologia-Geologia irteera Arantzazura




 
Urriaren 20an eta 21ean, DBH 4. mailako Biologia-Geologia duten ikasleok modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.
Goizeko bederatzietan Oñatira ailegatu ginen eta Natur Eskolako monitoreekin batera Arantzazura abiatu ginen eta han hasi zen gure ibilaldia.
Ibaira jaitsi ginen eta, lurpeko uren sorgunea ikusita, Gezaltza kobazulora joan eta lurpeko urek kareharrian eragindako galeriak, aretoak, estalaktitak, estalagmitak eta zutabeak ikusteko aukera izan genuen.


21ean kobazuloaren barruan sagu-zahar pare bat ikusi genuen eta builak atera gabe ibili ginen animali hauek ez izutzeko.

Dudarik gabe, irteera hau gure inguruko kareharrizko mendien barne egiturak hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da.
 Argazkiak Alizia Barriocanalek egindakoak dira.

Comentarios