Gure Comenius proiektuarekin jarraituz, honako honetan Turkian elkartzea tokatzen zen eta bertan dago gure taldea. Estanbulen elkartu dira Siriako mugan ematen ari den egoera politikoa dela eta ez zelako aholkugarria Gaziantepera joatea baina bilerak kokapen berri batean ospatuko dira. Egonaldia eta esperientzia aprobetxatuko dituztelakoan gaude.

Gaur gure Comenius taldeak parte hartu du bilerako lehen ekintzetan. Horietariko bat lehiaketan parte hartzen zuten argazkien aurkezpena izan da eta irabazlea aukeratu dute, kasu honetan Kroaziako ikasle baten lan bat. Gainera, hirian turismoa egiteko aprobetxatu dute ere.

Comeniusen parte hartzen ari diren gure taldeak euren ekintzekin jarraitzen dute turbiar hiriburuan. Bosforotik itsasontzian ibili dira eta meskita batzuk bisitatu dituzte ere. Ziurrenik argazki pilo bat atera dutela.

Gure Comenius taldekideen programa hasiera batean finkatutakoa ez bada ere, han dabiltza hainbat ekintza burutzen, Estambul hiria bisitatzen. Gaur Konstantinoplako Konkistako museoan eta Suleiman Magnifikoaren jauregian egon dira.

Programatutako ekintzekin jarraituz, Comenius-en parte hartzen duen taldeak Estanbuleko Argazki Kluba bisitatu du. Baita aprobetxatu dute ere hiriko toki esanguratsuenetariko batzuk bisitatzeko Zisterna, Santa Sofia eta mezkita ikaragarriak.
Comenius programan parte hartzen duten partaideen azken eguna argazkilaritzako museo bat eta parte hartu duten herrien erakusketa bisitatzera dedikatu da. Egun gutxi izan dira, baina intentsitate handikoak.
Hurrengo bilera Beasainen izango da, Otsailean.
Comentarios
Publicar un comentario