
Ikasle holandesak gure artean daude jadanik. Eguerdi aldera iritsi diren eta hor ziren euren familiak haien zain. Aste hau oso entretenitua izan dadilela elkartrukean parte hartzen duten guztiontzat espero dugu.
Astelehenean eman diegu hasiera elkartrukeko ekintzei eta ikasle holandesak institutora etorri dira. Bertan zuzendariaren agurraren ondoren Euskal joku batzuk ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dute. Goiza osatzeko Segura bisitatzera joan dira.

Ohitura izaten den bezala, gure artean dauden ikasle holandesak gaur Bilbora joan dira. Helburua Guggenheim museoa bisitatzea zen eta hiria apur bat ezagutu.
Asteazkenean elkartrukeko holandesei mendira joatea tokatzen zitzaien. Eguraldiarekin kezkatuak egon arren goizean eguraldi lagun izango zutela ematen zuen. Zoritxarrez ez da horrela izan eta eskursioa pentsatzen zutena baino lehen bukatu da.

Ostegunean elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak Donostian Egon ziren. Eguraldia ez zuen lagundu eta horregatik hiriko bisita espero genuena baino motzagoa izan zen. Askok erosketak egiteko aprobetxatu zuten, beste batzuk Aquarium bisitatzera joan ziren eta, bukatzeko, holandesak Haizearen Orrazian egon ziren non olatuekin primeran pasatu zuten.
Ostiralean gure zonaldeko elkartrukeko azken ekintzak ospatu dira. Goizean partehartzaile guaztian Loinazpen elkartu dira Holandan apirilean aurkeztuko dituzten mintegietan lan egiteko. Ondoren hamaiketakoa hartu dute denok elkarrekin eta Apirilean Groningenen ikusi arte agurtu ditugu.
Comentarios
Publicar un comentario