Azaroaren 5ean, Beasain Institutuak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso zuen Lehendakaria eta Hezkuntza eta Ingurumen sailburuen eskutik.
Ziurtagiri hori 2009-2010 ikasturtean lortu genuen lehenengoz eta iaz berritzea egokitu zitzaigun.
Sari banaketa hau Donostiako Kursaal Jauregian ospatu zen, Ingurugelen 25. Urteurrena ospatzeko burututako ekitaldian.Bertan, Ingurumen hezkuntzari buruzko atzera begirada egin zen, mundu jasangarriagoaren alde lan egiten duten persona, ikastetxe, udal eta gertaeren errepasoa egin zen.
Comentarios
Publicar un comentario