Comenius, Beasaingo bilera, 2015eko Otsailaren 28 - Martxoaren 6


Capture the World in a Photo proiektuko partaideak iritsi dira. Egunean zehar ailegatu ziren eta denok elkarrekin iritsi dira Beasainera non gure ikasleak eta euren familiak haien zain zeuden tren geltokian. Ikasleak euren familiekin joan ziren eta irakasleek afari ofiziala zuten. Bihar hasiko dira ekintzak Igartza Jauregian. 


Gaur izan da laneko lehen eguna 
Comenius programako partaideentzat. Alemania, Kroazia, Finlandia, Polonia eta Turkiako lagunak elkartu dira gure ikasleekin goizean Igartza Jauregian. Talde guztiek euren aurkezpenak egin dituzte. Ondoren Igartzako multzoko bisita egin dute eta azkenik, gure talde batek HDR argazkilaritzako programaren inguruko kurtsoa eman du. Hau guztiaren ondoren partaideek eguna libre izan dute euren familia eta lagunekin pasatu ahal izateko.





Gaur Comenius-eko partaideek hainbat bisita egin dituzten. Hasteko, Pasaian egiten ari den Albaola bale-ontziaren lanak ikusi ahal izan dituzte eta herri honetatik buelta bat eman ondoren bidaia jarraitu dute Hondarribiko kasko historikoa ikusi ahal izateko. Eguraldi lagun ez izan arren bisitak dastatu dituzte. 



Gure bisitariak eguna eman dute museoak bisitatzen gure ikasle batzuekin. Zarautzeko Photomuseum-etik hasi dira eta talde handia izanik, bi txanda egin behar izan dute; horrela, batzuk museoa ikusten zuten bitartean besteok hiria bisitatu dute. Arratsaldean Bilboko Guggenheim museoa bisitatu dute.



Comeniuseko partaideek eguna Donostian eman dute. Taldea beste egunetan baino handiagoa izan da gure ikasle guztiak euren lagunekin etorri direlako. Hirira trenez iritsi ondoren Katedrala, Haizeen Orrazia, Alde Zaharra eta argazkilaritzako erakusketa bat Kursaalen ikusi dute. Ondoren denbora librea izan dute erosketak egiteko. 


 Zoritxarrez gauza guztien amaiera iristen da eta horrela aurkitu ditugu gure buruak Comeniuseko azken ekintzak egiten. Eguna intentsoa izan da. Gure bisitariak institutotik etorri dira goizean ondoren Segura eta Zerainera joateko non hiribildua eta mehategiak errespektiboki bisitatu dituzte. Arratsaldean erakusketa ireki zen eta bertan irudi irabazlea aukeratu zen, germaniar ikasle batek egindako argazki zoragarri bat. Ondoren, partaide guztiak elkartu dira afaltzeko eta euren lagunei agur esateko. Apirilean Poloniako bilera geratzen da baina hor zeuden guztiak ez dira joango. Esperientzia ahaztu ezina izan da. 

Comentarios