Erasmus + Turkian

 


Gure lehenengo bidaia hasi da: oraingo honetan Turkiara goaz, Elazig hirira; bertan gure lagun Turkiar, Poloniar eta Eslobeniarrekin elkartuko gara. Italiarrak azkenik ez dira gurekin elkartuko. Lau eguneko programa dugu eta espero dugu egun zoragarri batzuk gure lagunekin ematea.






Azkenik, bidai luze baten ondoren, gure taldea bere Elazigeko helmugara iritsi zen. Atsedena hartzeko denborik gabe, institutura joan ginen non zuzendariaren eta irakas talearen harrera jaso genuen. Gure ikasleak azkenean ezagutu zituzten euren lagunak eta, eguerdian, talde bakoitzak ekintza honetarako espreski plantaturiko zuhaitz bat aukeratu zuen.
Arratsaldean gure ikasleak euren familiekin joan ziren eta irakasleok lan instituzionalarekin jarraitu ginen: harrera hezkuntza delegaritzan eta, ondoren, udaletxean. Badirudi dena ondo hasi dela; bihartik aurrera irteerak eta baita lan apur bat izango dugu.





Gaur gure taldea Elazig hiriko inguruetatik ibili da. Goizean institutuan elkartu ondoren Sivricera abiatu dira eta bertan ferri batean paseotxo bat egin dute. Ondoren Hazar Baba'ya hareket eski estazioara joan dira eta bertan elurra dastatzeko aukera izan dute.
Gure bisita prentsa lokalean islatu da ere, esteka honetan ikus daiteken moduan




Gaur hasi gara eguna institutuan. Lehenengo ekintza, eskolen aurkezpena zen eta hor egon dira gure ikasleak, gure institutuak eta ingurugiroaren inguruan egiten diren ekintzak aurkezten. Denbora gutxi izan dute beste taldeek denbora gehiegi izan dutelako, baina era dotorean bukatu dute aurresku bat dantzatuz.
Eguerdian ikusi eta praktikatu ditugu bertako folklorea eta denok elkarrekin bazkaldu ondoren bisita interesgarri bat egitera joan gara Harput hirian. Ondoren Elazigera itzuli gara.



Gure azken eguna Turkian iritsi zen. Eskolan hainbat ekintza egin ondoren, ikasle eta irakaslean presa bat bisitatu zuten eta elkarrekin bazkaldu zuten zonalde hartan Elazigera itzuli aurretik. Iluntzean agurreko ospakizunak izan zituzten eta afaldu ondoren ziurtagiriak banatu ziren. Momentu emotiboak izan ziren bagenekielako gure lagunak utziko genituzkela. Espero dugu berriz ikustea datorren ikasturtearen amaieran Euskal Herria bisitatzen dutenean. Era guztietan, distantzia handiak izan arren, haiek beti izango dute toki bat gure bihotzetan.   
 

Comentarios