XXV. BEASAIN IDAZLEHIAKETAN IKASLE SARITUAK

Martxoaren 1ean, igandean, eguerdiko 12:00etan XXV. Beasain Idazlehiaketako sari banaketa egin da Igartzan. Bertan sarituek, sariak jasotzeaz gain, hainbat bertso eta irakurketa eskaini dituzte.
Sarituen artean gure ikastetxeko ikasle ugari izan dira (Irati Ricon, Itziar Orbegozo, Iñigo Perez, Oier Begiristain, Itziar Mendia, Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Izaro Arrondo, Haritz Mendia, Nahia Izagirre eta Ihintza Arrondo) eta horietako batzuk, gainera, atal batean baino gehiagotan jaso dituzte sariak.

Zorionak irabazle guztioi eta jarraitu horrelaxe hitzekin jolasean!

 Argazkiak

Comentarios