ZIBER-MANAGER PROIEKTUA

Ziber-Manager proiektua martxan jarri dugu aurten institutuan eta DBH3ko ikasleak sare sozialen inguruan formatu ditu Iratxe Esnaola Deustuko irakasleak. Hauetatik 45 ikasle manager gisa lanean aritu dira formakuntza espezifikoa jaso ondoren eta DBH1 eta DBH2ko ikasgela guztietara sartu dira ikasleak gertutasun ikuspegi batetik sare sozialetan formatuz.

Bestetik gurasoekin ere formakuntza saioak egin dira Iratxe Esnaolaren eskutik eta manager talde bana bertan egon da haien esperientzia kontatuz.

Comentarios