DBH1eko ikasleak herri kiroletako gunearen inaugurazioan

Gaur, martxoak 27, eguerdiko 12:00etan Beasaingo kiroldegian, lurralde mailako herri kiroletarako teknifikazio zentroa inauguratu dute, igerileku zaharra zegoen tokian. Bertan izan dira diputazioko ordezkariak, herri kirol federaziokoak, alkatea, kontzejalak, Goierri telebista, e.a...eta beste alde batetik erabiltzaileak izango garenak,  herri kiroletako goi mailako kirolariak (aizkolari, trontzalari eta harri jasotzaileak), eta gu, eskoletako ordezkari bezala. 

Lehendabizi goi mailako kirolariak jardun dira, eta gero gure ikasleak, 1H-koak konkretuki. Txingak, zaku eramatea eta sokatira egin dituzte, eta oso lan txukuna egin dute, kontutan edukita gainera denak beraiei begira zeudela jarduera egiterakoan. Gero luntx ederra prestatu dute denentzat, beraz denak gustura:)

Comentarios