Erasmus+ bigarren bisita: Slovenia





Erasmus+-en parte hartzen ari den gure taldea Esloveniako Slovenska Konjiceren bidean dago. Bertan euren lagunekin elkartuko dira.


Ekintzekin hasi gara. Gure ikasleak eskolara joan dira eta bakoitza zegokion gelan egon da. Ondoren hasiera ofíziala eman diote bisitari: musika, dantza eta antzeki apur batekin. Oso ondo egon da.


 Aukera izan dugu eskola honek duen beste proiektuko partaideak ezagutzeko, denak elkartu garelako batera.


 
Ondoren, ikasleak klasean jarraitzen zuten bitartean koordinatzaileak alkatearekin elkartu gara eta ondoren irakasleen bilera bat izan dugu ere.

 Arratsaldean kartukoen monastegi bat bisitatu dugu eta Slovenska Konjicetik buelta bat eman dugu. Egun benetan beteta baina interesgarria.

 Esloveniako programarekin jarraituz, Ljubljana hiriburua bisitatu dugu. Paseo ederra egin dugu alde zaharretik, ondoren gaztelura igotzeko. Ondoren denbora izan dute erosketak egiteko hiriko merkatu zentro handienean.

Eguna hasi da mendira joaten, eski estazio batera non “slide” egin dute, ekintza oso dibertigarria. Eguraldi laguna izan dute ingurua dastatzeko eta ondoren herrira itzuli dira, eskolara.

Eskolako jangelan bazkaldu ondoren aurkezpen pare bat izan dira eta bukatzeko, zuhaitzak plantatu dira eta ohiko argazkiak atera dira. Hemen gure taldea bere zuhaitzarekin eta familiako argazkia.
Astea oso azkar pasatu da eta konturatu gabe Esloveniako bisitako azken eguna iritsi da. Gaur ingurugiroarekin erlazionatutako bisitak izan dira: Vojnic herriko esperientzia eta birziklajeko planta baten bisita.
Arratsaldean zertifikatuak banatu dira eta agurrak hasi dira. Ikasleak pozik izan dira eta bai haiek baita irakasleak beste partaideen falta nabarituko dute.

Agur Eslovenia, beste bat arte!
 

Comentarios