Elkartrukea 2015

 
Gure elkartrukea berriro martxan dago eta orain guri tokatzen zitzaigun Groningenera bidaiatzea.
Autobuseko ordu luzeen ondoren iritsi da gure taldea eta bertan aurkitu dituzte bere lagun holandesak haien zain. Bakoitza joan da bere familiarekin eguna pasatzera eta bihar programari hasiera emango zaio Zernike ikastetxean.

Astehelenean izan da Zernike ikastetxeko aste kulturalaren hasiera ofiziala. Elkartrukean parte hartzen duten ikasle eta irakasle guztiak bertan elkartu dira: Poloniarrak, Italiarrak, Frantsesak, Eslobakiarrak, Alemanak, Hungariarrak eta baita Bartzelona eta Logroñokoak gure ikasleekin batera.
Irakasleekin elkartu ondoren euren egoera komentatzeko zuzendariaren agurra izan da eta banderak altxatu dira. Ondoren ikasleak euren lagun holandesekin elkartu dira proiektuetan lan egiteko eta amaitzeko audiobisual bat izan dute. Ondoren denbora izan dute lagunekin Erregearen eguna ospatzeko.


Elkartrukeko programarekin jarraituz, asteartean Amsterdameko bisita eguna izan da. Bidean gure taldea dike handian gelditu da ingenieritzako lan bikain hau ezagutzeko eta gero Amsterdameraino jarraitu dute non Rijkmuseum ikusi dute eta ondoren denbora izan dute hiria ezagutzeko eta erosketak egiteko.

Asteazkena elkartrukeko egun handia izan da, aste kulturaleko maratoiaren eguna eta hor egon dira gure ikasleak euren lagun holandesekin lanean. Aurtengo inpresioa pobre xamarra izan da eta gure ikasleen partaidetza again mugatuagoa beste urteetan baino.
Irakasleek gauen aukera izan dute agurra emateko azken hamar urteetan elkartrukea antolatu duen Hidzer de Vries-i, gu berarekin hasi ginen proiektu honetan eta orain gauzak lasaiago hartzeko momentua iritsi zaio: agur Hidzer eta mila esker gurekin kontatzeagatik!

Ostegunean aurtengo elkartrukeko azken txangoa egin dugu Giethoorn herrira. Toki zoragarria da eta txalupak abiatu dira baina ekaitza bat hasi da eta egoera nahiko konplikatu da, batez ere denak bustiak eta hotzez bukatu dugulako. Pasatu denean bidea jarraitu dugu kanal zoragarrietan zehar baina talde batzuk berriro jasan behar izan dituzte eguraldi txarraren eragina. Azkenik, oinez, herria dastatzeko aukera izan dugu.
 Bihar eskolan gosaldu ondoren bidean jarriko gara eguerdi aldera. Etxeetan larunbateko lehen orduan egotea espero dugu.





Comentarios