Pintxo lehiaketa

Elikadura eta gastronomia gunea den D´elikatuz goierriko interpretazio zentroak hamargarren urteurrena ospatzeko pintxo lehiaketa antolatu du. Gure DBH3ko 42 ikaslek ekainaren 18an lehen faseko lehiaketan parte hartu zuten, non D´elikatuz zentroko arduraduna den Idoia , KUKO jatetxeko  Iker Markinez sukaldaria eta gure ikastetxeko langile den Iker Arregi epaile zirelarik. Parte hartu zuten ikasleak hiru ikasleko  14 taldetan banatuta zeuden, hauetatik talde garailea Maddi Iturbe, Ane Garmendia eta Maite Garmendiarena suertatu zen.  Bigarren postuan geratu zen taldea berriz Itsaso Berasategi, Maria Regil eta Inge Sacristan ikasleek osatutakoa izan zen. Garaile geratu diren hiru ikasleak urriaren 16ean beste ikastetxeetako hainbat ikaslerekin hurrengo fasera pasako dira.  Bertan garaile suertatzen den taldeak 2016ko udan 10 eguneko udalekuak izango ditu Donostiako BASQUE CULINARY CENTERen.

ZORIONAK MADDI, MAITE ETA ANE!!!!   ZORTE ON!!!

Comentarios