Elkartrukea: Holandesak Beasainen

 
Urtero bezala, aurten ere gure elkartrukea izango dugu Groningengo Zernike institutuarekin eta ikasle eta irakasle holandesak gure artean daude jadanik.
 Aurten taldea txikiagoa da baina espero dugu esperientzia beste urtetan bezain positiboa izatea.
 Jendea urduri zegoen kanpoterren zain ziren bitartean baina laister aurkitu zituzten euren lagunak eta toki askotan elkarrekin ikusteko aukera izan genuen.






Asteleheneko eguraldi epela lagun, mendi ibilaldi dotorea egiteko aukera izan dugu. Senpere, Oiangu, Lazkaomendi-Itxurrene eta amaiera Lazkaotik Senperera. Gure lagun holandarrei hemengo inguru aldapatsu eta mendiz inguratuek zirrara sortzen diete, leku guztiz lauetan ohituta baitaude. Eguraldia ere lagun izan genuen, euria hasterako etxean baikinen.
 



 Gure bisitariak egun hauetan gauza desberdinak egin dituzte. Asteartean Bilbora joan ziren. Bertan Artxandatik hasita Erriberako merkatura joan ziren eta euren bisita Guggenheim museoam bukatu zuen.
Asteazkenean institutora etorri dira. Han, harrera ofíciala izan ondoren, joku eta dantzetako tailerrak egin dituzte. Ondoren Segurara joan dira herri polit hau ezagutzeko.




Elkartrukeko partaideei gaur tokatu zaie Donostia bisitatzea. Egun honetan gure ikasleek baimena zuten euren lagunekin joateko eta horrela egin dute.
Eguraldi lagun izan dutenez aukera paregabea izan dute Urgull mendira igotzeko eta bertatik Donostiako bista zoragarriaz gozatzeko. Ondoren Alde Zaharrean zehar argazki batzuk atera behar izan dute denbora libre izan aurretik.
Arratsaldeko lehenengo orduan talde txiki batek Aquarium-a bisitatu du.

Astea oso azkar joan da eta konturatu aurretik gure lagun holandesak etxera itzuli behar zuten.
Goizean lan egiteko ordua izan dugu: elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak, bai hemengoak baita holandesak ere aritu dira Apirilian Holandan aurkeztuko dituzten lanak prestatuz.
Ondoren hamaiketakoa hartu dute eta laster abiatu dira martxa hasteko.
Apirilean Groningenen ikusiko dugu elkar!


 Argazkiak

Comentarios