EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

Egunkariaren edukia
Aurten ere, Emakumeen Mundu Martxaren IV. edizioa bidean dugu. Martxoaren 8an abiatu zen Kurdistandik; emakume kurduei omenaldia egiteko modu bat izango da aurtengo martxa, burujabetza eta antolakuntza feministaren eredu bihurtu baitira. Zehazki, Kobane Estatu Islamikoaren erasoaren aurrean babesteko autodefentsa unitateetan aritu diren emakume gerrillariei elkartasuna eta babesa helarazi nahi zaie.
Martxoaren 8tik urriaren 17ra bitarteko luzapena izango du aurten Emakumeen Mundu Martxak eta, Beasaindik, zehazki, urriaren 2an pasako da.
 
Institutuko ikasle batzuk, parte hartu nahian, “Axuri beltza” emakume dantza eta abesti herrikoia prestatu dugu harrera egiteko.

Comentarios