Gurutz Linazasororen Alzheimerri buruzko hitzaldia


GURUTZ LINAZASORO: "Alzheimer gaixotasunari aurre egitea egungo medikuntzaren erronka handiena da"


Gurutz LINAZASORO neurologoaren hitzaldia izan dugu BEASAIN BHIko irakasleok. Bere esanetan, egungo medikuntzaren erronka nagusiena ez ezik, jendarte osoaren erantzun bateratua eskatzen duen apustua da.
STOP ALZHEIMER 2020 planaren xehetasunak eman zituen. Helburu nagusia gaixotasuna ahalik eta lasterren detektatzea, gaixoei eta euren zaintzaileei laguntzea, eta jendarte osoaren (bereziki gazteen) parte hartzea eta laguntza sustatzea da.
Gaixotasunari aurre egiteko eredua sortu nahi da Beasainen datozen urteetan.
 

Comentarios