Peter Robertsen Mimarte


Loinazpeko DBH2ko ikasle guztiek parte hartu zuten joan den Urriaren 27an Peter Roberts Mimarte antzezlanean; bertan “alkohol kontsumoaren prebentzioa” landu zutelarik. Parte hartze dinamikoa sortu zuen aktoreak bere antzezlanarekin. Ikaslegoa zein parte hartutako irakasleak gustora aritu ziren.
Sarrera:
Alkoholaren gehiegizko erabileraren prebentzioa tratatzen duen antzezlanak, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. Programa honekmimoa, magia, humorea eta ikuslegoaren parte hartzea erabili nahi itu gazteek alkoholaren gehiegizko kontsumoaren inguruan hausnartu dezaten.
Komunikazio estrategiak
Antzezlanaren zati batek komunikazio ez berbalaren eta artistaren eszenaratzearen inguruan ikertzen du. Horrez gain, gazteen arreta bereganatzeko  eta alkoholaren gehiegizko kontsumoak dituen arriskuez ohartarazteko ikuskizunak duen gaitasunaz ere ikertzen du.
Aukeratutako eszenek gazteen identifikazioa bilatzen dute. Helburua ikasleek antzezlanean aurrera doazen heinean bizitzako gertakizunak identifikatzea da eta bere jokabideek ekar dakizkioken ondoriak ikustea.
Programak bere estrategiaren barruan irakasleen parte hartzea bultzatzen du. Irakaslegoarentzako gida bat dauka, lan egiteko fitxak hautatzeko aukera ematen duena.
Helburuak
  • Metodologia berri eta harrigarria - mimoa - erabiltzea mezu prebentiboak transmititzeko.
  • Alkoholaren gehiegizko kontsumoarekiko erreflexio kritikoa bultzatzea, eguneroko gertaeren errepresentazioaren bidez.
  • Alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuen prebentzioa bultzatzea.
  • Komunikazio bide bat irekitzea ikuskizunak iradokitako gaiei buruzko debatea sortzeko.
  • Alternatiba osasuntsuak bultzatzea mimoaren eta antzerkiaren munduari leiho bat irekiz.


Comentarios