Aurten ere, Sasieta Mankomunitateak kanpaina berri bat antolatuko du modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko eta eskola komunitateak dituen zalantzak argitzeko.
Gainera tailer honen bidez, ikastetxeetan birizklapena eta bereziki bilketa lerro horia landu nahi dira. Horretarako Azaroaren 23, 24 eta 25an ikastetxean ordu eta erdiko tailerra burutu dute 4. DBHko ikasleekin.
Ondoko hauek dira tailerraren edukiak:

GAURKO GIZARTE EREDUA JASANGARRIA OTE?
  • Kontsumoa
  • Publizitatea
  • Lehengaien jatorria
EREDU ALDAKETA BATEN BEHARRA
  • Hondakinen 3 gako garrantzitsuak.
  • Ondo birziklatzen al dugu?
  • Bilketa lerro horia-zalantzen lerroa
  • Puntu Berdea
  • Produktu berrien sorrera
 
Honela laburtu du  4. mailako  ikasle batek tailer honetan  landutakoa:
 Aste honetan, Sasieta Mankomunitateko langile batek, Institutuko laugarren mailako geletan hitzaldiak eman ditu. Oraingo honetan, zaborraren sailkapenaren inguruan hitz egin ordez, kontsumismoa izan da hitzaldietako gai nagusia. Gainera,multinazionalek erabiltzen dituzten marketing teknikak, iragarkien bilakaera, hauen bi helburu motak eta marken atzean ezkutatzen den munduaren zati bat erakutsi digu. Orokorrean, entretenigarria izan da eta asko balio izan digu produktu bat erosi aurretik, bi aldiz ongi pentsatzeko.

Comentarios