Irteera BIODONOSTIARA

Azaroaren 24an Batxilerreko 2. mailako  Biologiako ikasleek BIODONOSTIAra bisita egin zuten.  Bertan egiten diren ikerketen  berri  izan  zuten:  zelula amak, minbizia, Parkinsona, besteak beste . Gainera, laborategiak ikusteko aukera ere izan  zuten; hain zuzen, genomikan, zelulen hazkuntzan eta birologian ikertzeko erabiltzen dituzten teknikak eta tresnak ikusi ahal izan zituzten.  Oso interesgarria izan zen;  izan ere, BioDonostia ereduzko zentroa  da nazio-mailan zein nazioartean egiten den ikerketa sanitarioan.

Comentarios