Irteera Iruñako planetariora

KULTURA ZIENTIFIKOA ikasgaiak antolatuta, abenduaren 2ean, Batxilergoko lehenengo mailako gai horretako  eta   ZIGeko ikasleak Iruñeko Planetarioan izan dira.  Bertan unibertsoaren sorrera eta eboluzioa, eta espezieen eboluzioari buruzko ikus-entzunezko zoragarria ikusi dute. Ondoren, gau horretan zeruan ikusgai diren konstelazioak eta planetak ikasi dituzte. Azkenik, “ISS streaming” proiektuaren zuzeneko irudi batzuk ikusi eta azaldu zizkiguten. Proiektu hau lurraren inguruan nabigatzen ari den NASAko nabe espazialak hartzen dituen imajinak eta egiten dituen ikerketetan oinarritzen da.
 

Comentarios