Joxan Auzmendiren hitzaldia

Abenduaren 10ean Joxan Auzmendi, Ingurumen gaietan aditua, Txindoki egoitzan izan zen Elikadura Jasangarriaren inguruan Hitzaldia ematen.Bertan,beste batzuen artean, puntu hauek jorratu zituen: Nekazaritza eta abeltzaintza eredu industriala eta ekologikoa, erleen inguruko arazoa, elikadura segurtasuna, elikadura subiranotasuna.
Jarduera hau Eskola Agenda 21eko proiektuaren programako beste ekintza bat izan da. Izan ere, aurten lantzen ari garen gaia Elikadura Jasangarria da. Hitzaldian 100 bat ikasle eta zenbait irakasle izan ziren eta  gaurkotasun handikoa eta oso interesgarria izan zen.
 

Comentarios