Marian Etxeberria mediku-erradiologoaren hitzaldia izan dugu institutuan.

 
Beasaingo institutuan Batxilergoa eta UBI  egin ondoren, Nafarroako unibertsitatean egin zituen Medikuntza ikasketak. Donostiako Ospitale Unibertsitarioan Erradiologian espezialitatea egin ondoren, Zumarragako Ospitalean dihardu lanean.
Bere esperientziaren berri eman digu han bildutako ia, gehienak bio-osasungintza alorreko gazteak.
Prestakuntza profesionala, Internetek ematen dituen aukerak, emakume izatea, harremanetarako gaitasun sozialen garrantzia, ingelesaren garrantzia… bezalako gaiak landu ditu.
Amaitzeko, ondoko aholkua eman die gazteei:  lanak,  ilusioak, indarrak eta gazte izateak ematen duten  aukera aprobetxa dezatela.

Comentarios