Ingurumen errekonozimendua BEASAIN institutuari

Eusko Jaurlaritzak EMAS ingurumen-kudeaketarako sistemara atxikitako erakundeak aintzatesteko ekitaldia egin du Gasteizko Lehendakaritzan, otsailaren 2an, asteartean. Ekitaldi horretan, 2014tik gaur egunera arte EMAS erregistroan izena eman duten erakunde berriei diploma eman zaie, erakunde horiek ingurumenarekiko erakusten duten konpromisoa balioztatzeko eta publikoki aitortzeko.
Bestalde, BEASAIN institutuak EMAS erregistroko kidea denez, aintzatespen-ekitaldi horretan EMAS sisteman 9 urtetan frogatu duen ahaleginagatik eta konpromisoagatik BRONTZEZKO diploma jaso du.
Eusko Jaurlaritzaren lehendakari Iñigo Urkullu Renteria jauna izan dugu ekitaldiko buru eta berak entregatu ditu ziurtagiriak.
EMAS (Europar Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema) ziurtagiriaren esanahia ondokoa da:
1.      Erakundeak ingurumen kudeaketa sistema ezarria duela, ingurumenarekiko jokabidea hobetu, kudeatu eta ebaluatu nahi dituena
2.      Bere sistemaren eta datuen aldarrikapen publikoa duela, etengabeko hobekuntzara zuzendua, gure kasuan AENORek ziurtatua.
 

Comentarios