DBH 3I DIBERTSIFIKAZIOKO TALDEAK LOINAZ EGOITZAN ESKAINITAKO EMANALDIA

Martxoaren 18an Loinaz egoitzan ikasleek zenbait ekintza burutu zituzten bertako aiton-amonekin. Guztiontzat oso aberasgarria izan zen. Hona hemen bertatik jasotako eskertza gutuna eta hainbat bideo eta argazki.
Zentroa

Jo!!!!! guretzat ez zen emanaldi bat bakarrik izan, TERAPIA bat
baizik!!! Aspaldi kantatzeari utzitako emakume batek ( bizitzak izan
dituen golpeengatik), abesti bat eskatu zuen, hankako mina izan eta
andadorearekin ibiltzen den emakume batek dantzatzeko abesti bat eskatu
zuen, haserre ibiltzen den bat kantari eta dantzan ibili
zen.......horrelako adibide asko eman nezazket.


Beraz, eskerrikasko bihotz-bihotzez horrelako ekintzak gurekin
konpartitzeagatik. Segi horrela. 

Comentarios