Elkartrukea: gure ikasleak Groningenen

Elkartrukea: Iritsi dira

Elkartrukean parte hartzen duten ikasleak eta irakasleak Groningenera iritsi ziren gaur eguerdian. Bidai luze baten ondoren larunbateko arratsaldean hasi zela, gaur eguerdian iritsi dira. Bidaia ona izan da eta laister gure ikasleak joan dira aurkitzen haien lagunak eta haiekin pasatu dute eguna.
 Bihar hasiko dira ekintza desberdinak institutuan.
 

Elkartrukea: Nazioarteko astearen inaugurazioa

Elkartrukeko lehenengo egunean ikasle eta irakasle guztiak institutuan elkartzen dira inpresioak aldatzeko eta sortzen diren arazoak konpontzeko. Zorionez arazo larriegirik ez da izan eta dena nahiko ondo joan da.
 Aste kulturalari hasiera ofíziala eman zaio, parte hartzen duten ikastetxeen herrietako banderak jartzen eta ikasleek klase batzuk izan dituzte Herbeheretako kulturari buruz zerbait ikasteko. Ondoren, denbora izan dute aurkeztu behar dituzten lanak prestatzeko.
 

Elkartrukea: Amsterdam

Gaur egun luzea izan dute elkartrukeko partaideek Amsterdamera joan direlako. Bidean Zansee Schans non errota tradizionalak eta herri turístico bat ikusteko aukera izan duten. Handik Amsterdamera joan dira Rijkmuseum-ekin hasteko. Ondoren denbora izan dute hirian zehar ibiltzeko hau ezagutzeko eta hainbat erosketa egiteko.
 Bidaia nahiko luzea izan da baina hiria dastatu dutelakoan gaude.
 

Elkartrukea: Laneko eguna

Gaur ospatu da nazioarteko astearen egunik garrantzitsuena. Gure ikasleak euren lagun holandesekin ikastaro praktiko bat eman behar izan dituzte. Denetik ikusi dugu: dantzak, sukaldaritza, kirola, etab. Talde bakoitzak bere ikastaroa bi aldiz eman behar izan du ikasle gazteagoei.
Egun polita izan da.
 

Elkartrukea: azken ekintzak

Gaur izan ditugu aurtengo elkartrukeko azken ekintzak. Goizean Workum herrira abiatu dira, Frisiako probintzian. Herri txiki honetan ariketa bat egin behar izan dute eta gero bidea hartu dugu, sei kilometro egin ondoren beste herri txiki batetara joateko non frisiar kirol bat praktikatzeko aukera izan dute: kanalak saltatu pertiga batekin. Oso entretenitua izan da eta gure ikasleek parte hartze aktiboa izan dute.
Gauean diskotekan egon dira agurra moduan eta bihar talde guztiek etxerako bidea hartuko dute.
 

Comentarios