Ibaialde 2016

Urtero bezala aurten ere Ibaialde kanpainan parte hartu dugu.
 Beasaingo Oria erreka, Igartzako jauregi ondoko  zatia, aztertu dugu. Maiatzaren 5an egin genuen irteera 1.Batxilerreko ikasleekin, Biologia-Geologia eta Laborategiko teknikak gaien arteko elkarlanean.
 Ibaiaren kokapena, inguruak, landaredia, fauna eta zenbait parametro fisiko-kimikoak aztertzen ditugu. Horrekin guztiarekin ibaiaren uraren kalitate-maila zein den jakin dezakegu. Guk bildutako informazioa eta EAEko hainbat tokitan bildutakoa oso balio handikoak dira gure ibaien egoera ezagutzeko.

Comentarios