Elkartrukea: Holandesak Beasainen

 
Urtero bezala, gure elkartrukeko garaia iritsi da. Holandar ikasleak gurekin daude jadanik.
Espektazio handia egon da iritsi diren arte eta egunean zehar ikusi ahal izan ditugu gure lagunekin paseatzen gure kaleetan zehar.
Egonaldi ona izan dezaten espero dugu.


 

Gaur hasi dira elkartrukeko ekintzak. Ikasle holandesak, euren irakasleekin, institutuan egon dira non zuzendariaren harrera izan duten. Ondoren joku eta dantza batzuk egin dituzte gure ikasleekin, eguna Seguran bukatzeko.  



Gure bisitariak eguna Bilbon eman dute. Bertan Erriberako Merkatua eta Guggenheim Museoa bisitatu dute. Artxandara igo dira ere bertatik hiriko panoramika bat ikusi ahal izateko.


Gaur elkartrukean perte hartzen duten ikasle guztiak jaieguna aprobetxatu dute mendira joateko.
Olaberritik egindako ibilbidea oso atsegina izan da, euria agertu arren.


Gaur elkartrukean parte hartzen duten ikasleek eguna elkarrekin pasatu dute. Donostialdera joan dira eta bertan, hasteko, Arditurriko meategiak bisitatu dituzte, ondoren Donostiara joateko. Hemen froga batzuk egin dituzte eta ondoren denbora libre izan dute. Arratsaldea bukatzeko Haizeen Orrazia ikustera joan dira.

Gaur elkartrukeko azken eguna izan dugu.
Goizean ikasle guztiak Loinazpen elkartu dira. Han Herbeheretan aurkeztu beharko dituzten tailerrak prestatu dituzte eta ondoren hamaiketakoa egin dute.
Holandesak euren herrira abiatu dira eta gure ikasleek agurtu dituzte: Apirilan elkar ikusiko dute berriro.
 
 

Comentarios