top@DIPC –Passion for knowledge. Zientziarekin solasean!

2016ko irailaren 30ean, Donostia International Physics Center-rek antolatutako top@DIPC –Passion for knowledge topaketaren VIII. edizioan parte hartu dute  institutuko ikasleek. Puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketa da, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun zituzten. Aurtengo topaketan parte hartu duten zientzilariak hauek izan dira:
·         Elena Cattaneo katedraduna Biozientzia Saileko Zelula Amen Biologia eta Gaixotasun Neurodegeneratiboen Farmakologia Laborategiko zuzendaria da, baita Milango Unibertsitateko UniStem Zelula Amen Ikerketa Zentroko sortzailekide eta lehenengo zuzendari ere.Cattaneoren laborategiko ikerketagai nagusia Huntingtonen gaixotasunaren (HD) patofisiologia molekularra da.
·         Dudley Herschbach Harvardeko Katedradun Emeritoa da kimikari kanadiarrarekin batera, beste bi kolaboratzaileekin batera 1986an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, oinarrizko prozesu kimikoen dinamikaren inguruan eginiko ekarpenengatik.
·         Pamela Diggle eta Connecticuteko Unibertsitateko (AEB) Ekologia eta Biologia Ebolutiboko Departamentuko buru da. Diggleren ikerketa landareen garapenean zentratzen da: garapen prozesuan jasandako aldaketek forma berriak nola sortzen dituzten, eta garapen prozesuak nola eragingo dion landareek klima-aldaketaren aurrean emandako erantzunari aztertzen ditu.

Comentarios