Asteartean, MAIATZAREN 2an, Udal foroa ospatu zen. . Bertan, Eskolarteko Foroan adostutako konpromiso eta proposamenak azaldu zizkioten Alkateari. Ondoren,alkateak, ikasleek egindako proposamenei erantzun zien. Aurten bertsoak eta soinua ere izan ditugu. Arantxa Ortizek soinua jo zuen eta Maddi Aiestaranek bertso pare bat kantatu. Hona hemen azken honek lurzoruari egin zizkion bertsoak (Klik hemen).
Eskolarteko foroa berriz joan zen hilean, MARTXOAREN 28an ospatu zen. Foro horretan gure ikasleek ikastetxean urtean zehar EAn egindako jardueren berri eman zuten eta ondoren Beasaingo beste ikastetxeetakoekin batera, herriko diagnostikoan ateratako ondorio, konpromiso eta proposamenak bateratu eta udal audientziara eraman beharrekoak aukeratu zituzten.
Gogoratu aurtengo gaia LURZORUA izan dela eta gai honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, ikus Web orriko, Herriko diagnostikoa.
Comentarios
Publicar un comentario