Larunbat arratsaldean aurtengo elkartrukeko bidaia hasi zen. Bidaia nahiko eroso baten ondoren puntualki iritsi da gure taldea Groningenera. Bertan zeuden gure ikasleen lagunak hauen zain. Bidean jadanik galdezka aritu dira jakiteko zenbat denbora falta zen iristeko. Denak joan dira euren familiekin eta bihar Zernike institutuan Nazioarteko Asteko hasiera ofíziala izango dute.
Gaur Zernike ikastetxeko aste kulturalari hasiera eman zaio. Goizean ikasleak ikastetxean agertu dira euren lagunekin eta lehenengo inpresioak aldatzeko denbora izan dute. Badirudi esperientzia positiboa izaten ari del aeta pozik daudela. Zuzendariaren agurrarekin elkartrukea
ofizialki hasi da eta ondoren ikasleek ikasgai pare bat jarraitu dituzte
Holandari buruzko gauzak ikasteko. Ondoren herrira joan dira eta bertan
bolera batean jolasten egon dira Groningen hiritik buelta bat eman
aurretik argazki batzuk taldeka egiteko eta ondoren egungo ekintzak
amaitutzat eman dituzte.
Gaur egun osoa bisitei dedikatua izan da. Goizean goiz abiatu dira Amsterdemera joateko eta bidean tulipanak ekoizten duten finka batean gelditu dira. Ondoren Amsterdamgo bidea hartu dute eta bertan Rijkmuseum bisitatzeko aukera izan dute. Honekin bukatu ondoren denbora libre izan dute hiritik buelta bat emateko edota erosketak egiteko. Bukatzeko, berriro elkartu dirá autobusez Groningenera itzultzeko.
Gaur ikasleek lan egin behar izan dute: euren lagun holandesekin klasea eman diete ikasle gazteagoei. Mota guztietako ikastaroak zeuden, hauetariko batzuk oso entretenituak.
Batzuk lana goiz bukatu dute eta gero denbora izan dute lagunekin egoteko edo ekintza desberdinak egiteko.
Comentarios
Publicar un comentario