Elkartrukea Polonia: gure ikasleak Varsovian

 

Poloniarekin elkartrukea hasi da. Gaur DBH4-ko 21 ikasle eta bi irakasle abiatu dira eta arratsaldeko lehenengo orduan bertan ziren. Airoportuan euren familiak zain zeuden eta ikasleak haiekin joan dira. Bihar institutuan lehenengo ekintzak hasiko dira Poloniako hiriburuko Goethe Lizeoan.





 


Gaur elkartrukeko ekintzei hasiera eman diegu. Ikasle guztiak institutuan elkartu dira eta lehenengo  inpresioak trukatu ondoren hiria ezagutzera abiatu dira. Auzo zaharra eta berria ezagutzeko aukera izan dute eta ondoren hiriko Galeria Nazionala bisitatu dute. Hau egin ondoren euren lagunekin joan dira eguna haiekin bukatzeko.






 

Elkartrukeko bigarren eguneko ekintzen artean lan apur bat zegoen: literatura tailerrak. Ikasleak lanean aritu dira poema batzuen inguruan, ingeleraz eta erderaz. Horrekin bukatu ondoren parke handi batetara joan gara eta paseo ederra egiteaz gain ikasleek grabatu behar zituzten euren poemak. Honekin bukatu ondoren ikasleak euren lagunekin joan dira.






 


Poloniako elkartrukearekin jarraituz, gaur bisita batzuk egitea tokatu zaigu. Goizean institutuan elkartu gara eta ondoren hiriaren erdira joan gara. Han Kulturako jauregiko miradoreraino igo gara hiri osoko bistak ikusteko. Ondoren, futbol estadiora joan gara eta bisita honekin amaitu dugu gaurko programa. Ikasleek arratsaldea libre izan dute euren lagunekin egoteko.



 


Gaur elkartrukeko azken ekintzak izan ditugu. Eskolan elkartu gara eta bertan boleibol partidu bat jolastu dute. Ondoren aurreko egunean grabatutako bideoak ikusi ditugu, zerbait jan eta bakoitza bere lagunarekin joan da.
 Bihar aireportuan elkartuko gara bueltako bidaia hasteko.
   




Comentarios