Poloniako elkartrukea: ikasle polakoak gure artean

 

Iritsi da garaia gure lagun poloniarren bisita izateko. Gaur iluntzean iritsi dira, bidai eroso baten ondoren. Beasaingo tren geltokian gure ikasleak eta euren familiak zeuden harrera emateko. Gure artean egongo diren egunetan ondo pasatuko dutelakoan gaude.



 
Gaur elkartrukeko ekintzak hasi dira. Ikasleak institutuan elkartu dira, lehenengo inpresioak aldatu eta poema batzuekin lanean hasi dira. Ondoren, Ordiziako bidea hartu dute Oiangu parkera joateko. Bertan denbora izan dute poemak irakurtzen bideoak grabatzeko eta, hamaiketako egin ondoren herri desberdinetara joan dira.



 

Gaur elkartrekean parte hartzen duten ikasleek aukera izan dute Goierri hobeto ezagutzeko. Institututik atera dira Ordiziako feria ikusteko eta gero handik Igartzara joan dira bertako bilduma monumentala ikusteko. Horrekin bukatu dituzte gaurko bisitak.




 
Gaurko programan Donostia bisitatzea tokatzen zen eta elkartrukean parte hartzen duten ikasleak trenez etorri dira hiria bisitatzeko. Lehenengo etapa izan da hondartza bisitatzea, eguraldi eder honekin zoragarria zegoela. Ondoren, Alde Zaharretik buelta txiki bat eman ondoren, Urgullera igo dira bertako panoramika paregabea ikusteko. Eguna bukatzeko denbora izan dute erosketak egiteko eta asko hondartzara joan dira ere.



Gaur izan ditugu elkartrukeko azken aktibitateak. Ikasle guztiak Txindoki egoitzan elkartu dira kirola egiteko. Euskal kirolekin hasi dira eta ondoren boleibol jolastu dute ere. Goiza erdian herritik azken bueltatxo bat ematera joan dira eta eguerdian Loinazpen elkartu dira denok elkarrekin bazkaltzeko. Honen ondoren Poloniar ikasleak autobusa hartu dute euren etxerako bidea hasteko. Momentu hunkigarriak izan ditugu agurrak bitartean.





 

Comentarios