Naia Aiestaranek irabazi du RAMON RUBIAL FUNDAZIOAk antolatzen duen IKASLEENTZAKO NARRATIBA LEHIAKETA 2017. Euskal Autonomia Erkidegoko 900 partaideetatik, bera izan da 13-16 urte bitarteko irabazlea GARENA GARELAKO ipuinarekin. Lehiaketa honetan demokrazia, bedintasuna, tolerantzia, askatasuna eta elkartasuna bezalako gaiak landu behar dira eta Naia Aiestaranen ipuinak transexualitatearen gaia lantzen du. Sari banaketa maiatzaren 29an izango da Bilboko Euskalduna jauregian. Zorionak Naia!!
Comentarios
Publicar un comentario