Apirilaren 12an, Igartzako Jauregian eman zaie hasiera Beasain institutuaren 50. urtemuga ospatzeko jarduerei. Ekitaldian Aitor Aldasorok (Beasaingo alkatea), Gema Gonzalez de Txabarri (Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaria), Josune Lopetegi (Beasaingo BHIko zuzendaria) eta Josu Agirre (Beasain BHIko zuzendari ohia) hartu zuten parte. 

Alkatea eta Hezkuntzako ordezkariaren agurraren eta institutuak urte hauetan guztietan eman duen zerbitzua goraipatu ondoren, zuzendariak 50. urteurrena ospatzeko antolatu diren jardueren programa aurkeztu zuen.Bereziki azpimarratu nahi da, egitarauen protagonista nagusiak institutuko ikasle izandakoak direla. 

Amaitzeko, Josu Agirrek "Beasain Institutua 1968-2018 goierritarren zerbitzura liburuaren aurkezpena egin zuen. Liburu honetan, argazki ugariz lagundurik, institutuaren lehena eta oraina biltzen da; guztia, etorkizun oparoaren oinarri eta abiapuntu.
 

Comentarios